Aulki huts bat dago
sukaldeko izkina hor(re)tan aspalditik inork ez du bota nahi,
ezta bertan eseri ere.
Atzo hustu zen elizako
bosgarren lerroko lehen eserlekua, ta ja ez du inork beteko igandetako mezetan.
Har ditzagun aulki hutsak ta sor dezagun
aulki joko bat, bihurtzeko zuen hutsuneak bizi indar, nolabait.
Ta zenbat okupatu dezakeen ez dagoen zerbaitek; hutsune batek irensten gaitu ekaitzik handiena bailitzan.
Ta gaur gure txikitik,
gure izanetik ta ezinetik,
har dezagun atseden aulki hutsetan.
Har ditzagun aulki hutsak ta sor dezagun
aulki joko bat, bihurtzeko zuen hutsuneak bizi indar.