Ez dizut inoiz esan nolakoa naizen ilunpetan,
nor gorroto izan dudan,
nola itotzen naizen nire kontraesanetan,
isiltasunetan.
Ez didazu inoiz esan zer den bizitza zuretzat,
zertan aldatu zaren,
zeri heltzen diozun urperatzear zaudenean.
Zer ginen (e)ta zer gara?
Nola heldu gara hona?
Nor naizen deskubritzen saiatu naiz berriro,
erraietara bidaiak atzera bueltarik ez du.
Argi-ilunen artean gatibu,
ez dut erantzunik (e)ta hala ere,
merezi du.
Norberaren bi aldek zer dute kontran zer alde?
Elkar osatzen dute.
Zer ginen (e)ta zer gara?
Nola heldu gara hona?
Nor naizen deskubritzen saiatu naiz berriro,
erraietara bidaiak atzera bueltarik ez du.
Argi-ilunen artean gatibu,
ez dut erantzunik (e)ta hala ere,
merezi du.